Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.
2019. urtea gogoratuz… Eman diezaiogun ongietorria 2020.ari!
Sektorean liderra den CALES DELLIERCA SA gure enpresetako baten 50. urteko ibilbidea ospatu genuen urte hasieran. Produktuaren dibertsifikazioaren eta kalitatearen alde egin duen apustuari esker, erreferentea da kaltzio-produktu naturalen ekoizpenean; besteak beste, Kaltzio Karbonato Geldoa (KKG).
Mende erdia bete du 2019an Cales de Llierca SA enpresak
Horren erakusgarri da CALES DE LLIERCA SA, 2019an, KKGen aplikazioaren sektoreko espezializatutako hainbat forotan egon izana, hala nola European Coating Show (ECS), European Adhesive & Sealant Conference ando EXPO (FEICA) eta Egyptian Coating Show foroen 2019ko edizioetan. Informazio gehiago, hemen.
Halaber, urtearen lehenengo erdian, gure beste enpresa baten eskutik ospakizunekin jarraitzen genuela argitaratu genuen. Izan ere, ANDALUZA DE CALES SAenpresak, sari garrantzitsua jaso zuen Moroneko enpresarien elkartearen eskutik (Asociacion de Empresarios de Moron). “Enpresa Finkatua” kategorian jaso zuen saria, andaluziar eskualdean kaltzio-produktuen fabrikazioan liderra den enpresa honen ibilbide oparoa aintzatesten duena.
ANCASA SA, saria jasotzen.
Aplikazio teknologikoetan erabil daitezkeen kalitatezko kaltzio-produktu bereizien aldeko apustuaizan da CALCINOR taldearen 2019ko jarduketa-ildoetako bat. Horrela aurkeztu zen 2019ko Mining and Minerals Hall (MMH) foro espezializatuan TISCAL® deritzon produktu berria. Kontzentrazio eta egonkortasun handiko kare-esnea, eraginkortasunik galdu gabe, erraz maneiatzea ahalbideratzen duena. Nahaste bituminoso asfaltikoa prestatzerakoan kaltzio hidratoa erabiltzeak berez hobetzen duen iraunkortasuna, eta kare-esnea funtsezkoa dela asfalto-geruzen artean erabiltzen den itsaspen-garaztapena babesteko.
Kare-esne produktu berriaren aurkezpena 2019ko MMH foroa
Ezin dugu ahaztu, bestalde, CALCINOR taldeak Turkanan (Kenia) Artisau erako Karea fabrikatzeko garatzen ari diren proiektu humanitarioan parte hartu duela. Eraikuntzako material jasangarrian artisau eran ekoizteko lantegi bat eraikitzeko eta aurrera ateratzeko gai izan den proiektua. Gaur egun, kalitatezko karea eta igeltsua ekoizten dituzte, baina aurrera jarraitzen du proiektuak, egositako buztinez egindako adreiluak eta eraikuntzako aurrefabrikatutako beste elementu batzuk ekoiztea lortzeko helburuz.
Turkanako eraikuntzak – Proiektu humanitario horretan parte hartzen du CALCINOR taldeak
Azkenik, aldaketa urtea ere izan da gure lantegietako batzuetan; nabarmentzekoa da berriki inauguratu dugun REFRACTARIOS KELSEN SA enpresaren laborategi espezializatua. Ekoiztutako material erregogorren kalitatea kontrolatzeko eta garapen espezializaturako entseguak egiteko instalaziorik eta ekipamendurik modernoenak eskaintzen dizkiona enpresari.
REFRACTARIOS KELSEN SA enpresaren laborategi berria
Horrela, urtea amaitzera doan honetan, irudi berria estreinatu du CALCINOR taldeak Altzon (Gipuzkoa) duen egoitza nagusiak. 1997an inauguratu genuen eraikin hori, eta CALCINOR SERVICIOS SA eta CALCINOR SL enpresen langileek dihardute gaur egun egoitza horretan.
CALCINOR taldearen egoitza nagusiaren irudi berria, Gipuzkoan
Lan, ahalegin eta dedikazio handiko urtea izan da, eta CALCINOR taldearen 2019ko argazki-lehiaketarekin eman diogu amaiera ludiko bikaina. Epaimahaiak uste izan du argazki irabazleak ondo islatu duela aurtengo lehiaketaren gaia, gure Enpresa beste ezeren gainetik irudikatzen duena islatzea baitzen helburua. CALERA DE ALZO SA enpresako Jose Mari Zubizarreta izan da irabazlea, “Juntos sumamos” izeneko argazkiarekin.
Calcinor taldearen 2019ko lehiaketako argazki irabazlea
Eta horrela amaitzen dugu CALCINOR taldearen 2019. urteko gertakizunen errepasoa. Datorkigun urte berrian aukera, proiektu eta erronka berriak izango ditugu, eta lanez, dedikazioz eta ilusioz egingo diegu beti aurre.