BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

ANDALUZA DE CALES S.A. enpresak Moroneko Enpresarien Elkartearen saria jaso du

ANCASA enpresako lantaldea saria jasotzen, Moroneko XX. Enpresa Topaketan.

2018ko azaroan, Andaluza de Cales S.A. (ANCASA) enpresak Moroneko Enpresarien Elkartearen (Asociacion de Empresarios de Moron) saria jaso zuen elkartearen XX. Enpresen Topaketan, “Enpresa Finkatua” kategorian.

Moron de la Frontera udalerrian (Sevilla) kokatutako eta Kare Bizia ekoizten zuen ustiategi batekin, 1969. urtean hasitako ibilbideari. 80ko hamarraldian sortu zen, berez, ANDALUZA DE CALES S.A. enpresa, CALCINOR enpresa-taldean sartu ondoren.

Hurrengo hamarraldietan, kalitate oneko kare-aztarnategien ustiakuntzan zentratu zen, eta siderurgia-, meatze- eta eraikuntza-industriarako kare-ekoizpenean. Dibertsifikazio garaia hasiko zen enpresarentzako 2000ko hamarraldian, dolomiatik eratorritako kaltzio-produktuak ekoizten hasi baitzen, siderurgia-industriaren eskariari erantzuteko.

Gaur egun, bere kaltzio-produktuen Kalitatearen eta bere jardueraren Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duen enpresa da ANCASA, eta kezka handiz jarduten du bere jarduerak ingurunean eta Ingurumenean duen eraginari dagokionez.

Gauzak ondo egitearen erakusgarri da hiru kontinentetan duela presentzia ANCASAk, kalitatezko bere produktuen esportazioaren bitartez.

Orain jaso duen sariak agerian uzten du kaltzio-produktuen fabrikazioan Andaluzian lider den enpresa honen ibilbide landua; horregatik guztiagatik, zorionak.

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter