NATURDEP®

CALCINOR Taldearen NATURDEP® produktu-gamak gas industrialen tratamendurako BERMATUTAKO SOLUZIOAK eskaintzen ditu.

ERRONKA INDUSTRIALAK
Gas Azidoen Tratamendu-prozesuan:

Gas azidoen tratamendua Naturdep produktuarekin

Emisioak

Prozesu termiko industrial orok (erreketa, errekuntza, ontzea…) sortzen ditu jatorri azidoko gas kutsatuak (fluorra, kloroa, sufrea…). Gas horiek ezin dira zuzenean atmosferara isuri, hainbat baldintza eta emisio-muga bete behar baitituzte.

Emisio azidoei buruzko dekretu berri zorrotzagoak onetsi dira eta, horiei jarraikiz, enpresak behartuta daude gasak tratatzeko neurri teknologikoak eta horiek atzitzeko neurriak hartzera.

Teknologiak

Gasak tratatzeko sistema ezberdinak daude; honela sailka daitezke: tratamendu hezea, erdi-hezea, erdi-lehorra eta lehorra.

  • Prozesu termiko industrial motaren eta isurtzen den gasaren ezaugarrien arabera (tenperatura, emaria, gai kutsagarrien konbinazioa…) erabakiko da instalazio bakoitzean gasak tratatzeko zein sistema ezarri behar den.
  • Arazketa-instalazio eta industria-prozesu bakoitzari dagokion banan-banako erantzuna eman behar zaio gasen tratamenduari dagokionez.
  • Beharrezkoa da absorbatzaile mota eta kopurua prozesu bakoitzaren ezaugarri zehatzetara egokitzea. Horretarako, Calcinor taldeak zure eskura jartzen ditu bere zerbitzu teknikoa eta instalazioak.

Atzitzea

Sistema horietan, askotariko substantziak erabil daitezke, hasi kaltzio karbonatoetatik eta kare bizi eta hidratatuetaraino, lehorrean injektatuta zein kare-esne modura. Funtsezkoak dira haien azalera espezifikoari dagokion ezaugarria eta dituzten fintasun-, purutasun- eta erreaktibotasun-ezaugarriak.

NATURDEP gama Ezaugarriak
M
(Kaltzio Karbonatoa)
Fintasuna, aberastasuna, erreaktibotasuna.
CLM
(Kaltzio Oxidoa)
Fintasuna, aberastasuna, erreaktibotasuna.
S
(Kaltzio Hidroxidoa)
Fintasuna, aberastasuna, erreaktibotasuna, azalera espezifikoa.
SCS
(Kaltzio Hidroxidoa)
Fintasuna, aberastasuna, erreaktibotasuna, azalera espezifikoa, poro-bolumena.

NATURDEP® JARDUNEAN
Kutsatzaile Azidoak Beheratzeko Mekanismoak

Naturdep gamaren aplikazioa
  • Aberastasuna: lehengaien purutasun-maila handia, kutsatzaile gaseosoak atzitzeko gaitasun handia bermatzen duena.
  • Fintasuna: tamaina mikrometrikoak izateak erreakzioen zinetika azeleratzen laguntzen du.
  • Erreaktibotasuna: erreaktibotasun handiak beheratze-erreakzio kopuru handiagoa gerta dadin ahalbideratzen du.
  • Azalera zehatza: zehaztasun handiko azalerek kutsatzaileen absortzioaren eraginkortasuna areagotzen laguntzen dute.
  • Poro-bolumena: funtsezko parametro honen banaketak zuzeneko eragina du kutsatzaileen absortzio-gaitasunean.
NATURDEP® produktuak gasak hartzeko sistemara sartzen dira, han kutsatutako efluente gaseosoarekin kontaktuan jartzen dira (osagai azidoak: F, CL, S…), eta gasa garbitzen dute mahuka-iragazkitik igarotzerakoan.
Naturdep produktuen aplikazioa mahuka-iragazkietan

NATURDEP® gure gaman aurki ditzakegun ezaugarriek areagotu egiten dute kutsatzaile azidoak atzitzeko eginkizunaren eraginkortasuna, produktuek duten purutasunari eta azalera zehatzei esker; beraz, murriztu egiten da hondakin kopurua gasak tratatzeko edozein prozesutan.

NATURDEP® gure gaman aurki ditzakegun ezaugarriek areagotu egiten dute kutsatzaile azidoak atzitzeko eginkizunaren eraginkortasuna, produktuek duten purutasunari eta azalera zehatzei esker; beraz, murriztu egiten da hondakin kopurua gasak tratatzeko edozein prozesutan.

NATURDEP® GURE GAMA
Gasen Tratamenduen Sektorerako Beharrezko Soluzioak eskaintzen ditu

NATURDEP® M ► kaltzio karbonato mikronizatuak, batez ere instalazioak abian jartzeko faseetan erabiltzen direnak, mahuka-iragazkiak babesteko.

NATURDEP® CLM ► kaltzio oxido mikronizatuak, tenperatura altuko efluente gaseosoetan injektatzeko balio dutenak.

NATURDEP® S ► aberastasun eta erreaktibotasun handiko kaltzio hidroxidoa, lehorrean zuzenean injektatzeko gertu dagoena.

NATURDEP® SCS ► azalera zehatz eta atzitze-eraginkortasun hobetuko kaltzio hidroxidoa.

Jarduna: Naturdep 5 urratsetan

Industriako Emisioen Mugarik Zorrotzenak Bermatzeko Eraginkortasun Handiko Produktu Berria.

NATURDEP® SCS Absorbatzeko Gaitasun Handiko Kaltzio Hidroxidoa

NATURDEP-SCS-producto-para-la-descontaminación-de-gases

Baimendutako emisio-mugak etengabe murrizten direnez, beharrezkoa da gai kutsatzaileak atzitzeko produktu berri eraginkorragoak izatea.

NATURDEP® SCS produktu naturala da, industriak gero eta eraginkortasun handiko produktu neutralizatzaileak izateko duen gero eta behar handiagotik sortutakoa. Ekoizpen-prozesu espezializatu baten bitartez lortzen da, eta nabarmena da NATURDEP® SCS produktuak duen erreaktibotasun handia eta gai kutsatzaile azidoak atzitzeko gaitasun handia.

Atzitze-eraginkortasuna

NATURDEP® SCS produktuaren azalera zehatz handiaren eta partikulen poro-bolumen aproposari esker, handiagoa da substantzia azidoak atzitzeko duen eraginkortasuna.

Neutralizatzeko gaitasuna

NATURDEP® SCS ekoizteko kalitate handiko lehengaiak erabiltzen direnez, purutasun-maila handia ziurtatzen da, eta horrek atzitzeko duen eraginkortasuna areagotzen dio.

Erabilerraztasuna

NATURDEP® SCS, erraz erabiltzeko moduko produktu fluidoa da, zuzenean injektatzen dena gasak tratatzeko dagoen sistemaren punturik onenean. Ez dago injektatu aurretik inolako tratamendurik egin beharrik.
NATURDEP® SCS produktuaren ezaugarri nagusiak
Azalera zehatza Poro-bolumena
40 m2/g 0,25 cm3/g

Ezinbesteko Produktua Gasen Tratamenduan, Teknologia eta Ingurumenarenganako Babesa eskainiz.

Hondakinak murriztea

Hondakin gutxiago sortzen da, dosifikatzeko beharra txikiagoa baita; horrek ekoizpen-prozesuaren kostu globala hobetzen laguntzen du. Ondoriozko kaltzio-gatzek disolbagarritasun txikiagoa dute eta, beraz, ez du horrenbesteko arazorik sortzen hondakinen kudeaketak.

Eraginkortasuna

Etengabe aldatzen dira baimendutako emisio-mugei dagozkien arauak, gero eta zorrotzagoak dira; horregatik, NATURDEP® SCS ezinbesteko produktua da, industria-jardueraren jarraitutasuna ziurtatzeko.

Dosifikazioa

Zuzenean erabiltzen da, aurre-tratamendurik egin beharrik gabe. Produktuaren jariakortasun hobetuak produktuaren fabrikako mugimendua hobetzen du.

Atzitze-eraginkortasunari dagokionez dituen ezaugarri hobetuek gasen tratamendurako dagoen instalazioaren dimentsionamendua mantentzea ahalbideratzen du.

Produktuaren eta haren aplikazioaren izaera espezializatuari esker, CALCINOR Taldeak zerbitzu tekniko aditua jartzen du bere bezeroen eskura; zerbitzu horrekin, prozesu bakoitzaren berezko ezaugarrietara egokitzen ditu absorbatzaile mota eta kopurua.

EKOIZPEN-PLANTAK

APLIKAZIO-SEKTOREAK

MATERIAL INTERESGARRIA