KARE-OREA

Ez darama hondarrik, produktuaren granulometria 100 mikratik beherakoa da eta behar diren pigmentuak gehitu ahal zaizkio. Zementuarekin eta igeltsuarekin nahas daiteke mortero iraunkorragoak lortzeko.

Kare-orea produktu preziatua da eraikinak zaharberritzeko bere plastikotasuna eta maneiagarritasuna dela eta.

Ibilbide luzea eta sendoa du antzinatik hainbat aplikaziotan: eraikin enblematikoen zaharberritze-lanetan, manposterian eta iztukuak prestatzen. Nekazaritzan ere erabiltzen da biozida moduan.

Kare-orea kare biziarekin nahiz kaltzio hidroxidoarekin ekoitzi daiteke. Behar adina ur gehitu behar zaio nahi den loditasuna lortu arte, hainbat hilabetetan geldi utzi behar da erabat helduta egon arte eta plastikotasuna garatu arte, zahartzeak orearen propietateak hobetzen baititu.

Gure kare-orearen abantaila nagusiak hauek dira:

  • Produktu naturala eta moldakorra da.
  • Plastikotasun handia du, eta erraz maneiatzen da.
  • Urari eusteko ahalmen handia du.
  • Ur-lurrunaren aurka iragazkortasun handia du, eta horri esker hezetasuna murrizten da.
  • Gogortu aurretik oso moldagarria da.
  • Isolatzaile termiko eta akustiko aparta da.

EKOIZPEN-PLANTAK

APLIKAZIO-SEKTOREAK: KARE-OREA

 

MATERIAL INTERESGARRIA