KALTZIO ETA MAGNESIO OXIDOA (CaO MgO). DOLOMIA KALTZINATUA

Kaltzio eta magnesio oxidoa edo dolomia kaltzinatua ekoizten duten hiru lantegi, estrategikoki kokatuta Estatuko eta nazioarteko merkatuak hornitzeko.

Dolomia kaltzinatuak garrantzi handiko funtzioa betetzen du siderurgiaren sektorean, bai altzairuak purifikatzen dituelako bai estaldura erregogorra babesten duelako.

Dolomiatik, kaltzio eta magnesio karbonatotik, alegia, eta kaltzinazio-prozesu baten bidez, lortzen da kaltzio eta magnesio oxidoa edo dolomia kaltzinatua.

Ca Mg (CO3)2 + beroa → CaO MgO

Dolomia kaltzinatua siderurgian erabiltzen da, besteak beste, zepagarri gisa eta estaldura erregogor magnesikoa babesteko; nekazaritzan lurzoruak egokitzeko; eta ingurumenean, esate baterako, uren tratamendurako.

Calcinorrek hiru lantegitan ekoizten du dolomia, eta horien kokapen estrategikoari eta itsasbazterraren hurbiltasunari esker Penintsulako edozein puntutara eta atzerriko merkatuetara hornitzen du.

Aplikazio bakoitzerako produktuak eskatu ahala egiteko aukera ere eskaintzen da kaltzio oxidoaren proportzio egokiak erantsiz.

EKOIZPEN-PLANTAK

APLIKAZIO-SEKTOREAK: KALTZIO ETA MAGNESIO OXIDOA

MATERIAL INTERESGARRIA