Nahi den metala zuzen kontzentratzeko mantendu egin behar da alkalinotasuna minerala duen disoluzioan, eta zuzendu prozesu mineralogiko horietan sortutako uren pH azidoa.
Mineral-hobiak prozesu geologikoen arabera daude banatuta geografian eta lurrazalean barrena. Mineralaren legeak determinatzen du hobia ustiatzea bideragarria den. Behar den gutxieneko legea mineralak duen eta atera nahi den metalaren araberakoa da, eta muga hori txikiagoa izaten da metalaren balioa handiagoa den heinean.
Mineralean dagoen metala bereizteko eta kontzentratzeko prozesu konplexua jarraitu behar da, eta hiru urratsetan laburbil daiteke:
Minerala birrintzea eta ehotzea.
Kontzentratzea
Likidoa/solidoa bereiztea.
Kontzentraziorako hainbat teknika erabil daitezke:
Prozesu hidrometalurgikoa.
Prozesu pirometalurgikoa.
Calcinor produktuek funtzio erabakigarria betetzen dute aipatutako ekoizpen-prozesuetan. Kobrea, molibdenoa, zinka eta beruna, urrea, zilarra eta nikela lortzeko eta metal ez-ferrikoak, hala nola, magnesioa, kaltzioa eta merkurioa, fintzeko prozesuetan erabiltzen da karea.
KALTZIO OXIDOA
Flotazio-prozesuetan sistemako pH kontrolatzen du eta prezipitatzaile gisa jokatzen du. Beste eragile batzuekin nahastuta erabiltzen da, besteak beste hauekin: apartzaileekin, aktibatzaileekin, prezipitatzaileekin,…
KALTZIO HIDROXIDOA
Kasu honetan sortutako uren pH erregulatzen du ubidera isuri aurreko prozesuan, eta, aldi berean, uretan dauden metalak bereiztea ahalbidetzen du berriz aprobetxatzeko.