Kaltzio karbonato prezipitatuak (PCC) hobetu egiten ditu kautxuen ezaugarri dinamikoak.
Kautxu naturala polimero elastiko bat da eta landare batzuen izerdian sortzen den esnearen moduko likido bat da (latex izenekoa); sintetikoki ere lor daiteke.
CALPREC® PR-B estaldura fineko PCC bat da eta kautxuaren matrize polimerikoari kimikoki lotzeko gai den karga gisa erabiltzen da. Eragin horrek hobetu egiten du produktu akabatuaren konpresio-egonkortasuna, eta, aldi berean, beste propietate mekaniko batzuk indartzen ditu, hala nola, trakzioaren kontrako erresistentzia, haustura-luzapena edo gogortasuna.
CALPREC® PR estaldura fineko PCC bat da, eta kautxu-sorta zabal batean erabiltzen da prozesatze-eragile gisa. Sendotzaile moduan ere erabil daiteke, eta konposatuaren barruan erraz manipulatu eta sakabana daiteke.
Erreaktibotasun-maila handiko kaltzio oxido mikronizatua lehortzaile gisa erabiltzen da formulazio hauetan.