ERAIKUNTZA

Calcinorrek era askotako materialak ekoizten ditu eraikuntzarako, hasi kaltzio karbonatoetatik eta produktu kaltzinatuetatik (kare bizia, kare hidratatua) eta hormigoi, mortero eta asfalto sorta ezberdinetara arte.

Calcinorren produktu espezifikoak ditugu eraikuntzarako, eta maneiagarritasun eta errendimendu hobea eta eraginkortasun handiagoa ematea dira gure helburuak.

  • Agregakinak, hormigoiak, morteroak eta igeltsuak ezinbestekoak dira eraikuntza-proiektuetan.
  • Kaltzio oxidoak eta hidroxidoak buztin-lurrak egonkortzeko erabiltzen dira, eta berehala hobetzen dituzte horien propietate geoteknikoak.
  • Nahaste asfaltikoetan eta errodatze-geruzetan hobetu egiten du itsaspena eta luzatu egiten du errepideen bizitza baliagarria formulazioetan kaltzio hidroxidoa erabiltzeak.
“Calcinorrek ondo asko jakin du sektorearen premietara egokitzen, produktu espezializatu berriak garatu ditu obra zibiletarako eta produktuak neurrira ere garatu ditu ondare historikoa eta fatxadak zaharberritzeko”.

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK

MATERIAL INTERESGARRIA