CALES DE LLIERCA

Maila goreneko bereizketa.

Historia

Cales de Llierca 1969an sortu zen Arguelaguerren (Katalunia), inguruko siderurgia hornitzen zuen kare-fabrika gisa. Pixkanaka hazten joan zen, eta produktu berriak garatu eta produzitu ziren, hala nola kaltzio karbonato prezipitatua (PCC). Horren bidez, enpresa laster iritsi zen erreferentzia izatera bere jarduera-eremuetan. 2010ean Calcinor-en parte izatera pasatu zen, eta, 2016. urteaz geroztik, Cal de Llierca S.A. Eurofilllers-en enpresako partaide bat da, Eurominerals markaren parte delarik Europako mailan mineral industrialak merkaturatzen.

Produktuak

Prozesu integratu bat dute, lehengaia (kareharria) hautatu eta ateratzeatik, karea lortzera pasa daitezke dituzten kaltzinazio-labeei esker. Era berean kare hau prozesatuz, kaltzio hidroxidoa eta kaltzio karbonato prezipitatuaren fabrikazioa egiten dute.

Aplikazioak

Cales de Llierca S.A.k merkaturatzen dituen produktuek alde batetik Karearen ohiko sektoreei ematen diete zerbitzua, hala nola siderurgiari, eraikuntzari, ingurumenari eta nekazaritzari, baina baita ere karga mineralak kontsumitzen dituzten sektore espezializatuei (plastikoak, pinturak,adhesiboak, farmazia, papera, kimika...).

Erantzukizun korporatiboa

CALES DE LLIERCA S.A. erreferentziazko fabrika da Katalunian, industria-sektore ugaritan ibilbide luzea baitu. Bere lana bezeroaren beharrak detektatzea eta soluzio espezifikoak eskaintzea da, balio gehigarriko produktuak garatuz. Horretarako, espezialisten talde integratu onena du.
CAL DE LLIERCA enpresak 50 urte baino gehiagoko esperientzia duelarik, kaltzio oxidoa, kaltzio hidroxidoa eta kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) ekoizten espezializatzen da.

Gurekin harremanetan jar zaitezke edozein argibide eskatu ahal izateko.

CALES DE LLIERCA S.A.

Afores, s/n
17853 Argelaguer (Girona).
GPS: 42.221521, 2.610596

Tel: +34 972 687 020
Email: calesdellierca@calcinor.com

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK