Historia
1950eko hamarkadan Gipuzkoan, meatzaritzako mundutik zetorren Fidel Azkabidek, familia-enpresa bati ekin zion. Enpresak CALCINOR izena hartuko du 1990ean, eta bere jarduera-oinarria Altzon finkatuko du. Bertan kareharrizko ustiapen propioa izango du eta karea lortzeko kaltzinazio-labe modernoak. Kare hau produzitu eta merkaturatzeko instalazio horri CALERA DE ALZO S.L izena emango zaio 2003an, eta gaur egungo CALCINOR enpresaren instalaziorik handiena da, 25 enpresa baino gehiago dituen enpresa talde bihurtu den hau.
Produktuak
CALERA DE ALZO S.A-k kalitate handiko meatze-baliabidea du, eta agregakin, kare eta deribatuen fabrikazioan duen esperientzia zabalari esker, erreferentziako hornitzailetza bihurtu da hainbat sektoreetan bere kalitate handiko produktuekin (kaltzio oxidoa, kaltzio hidroxidoa, kaltzio karbonatoa, kare suspentsioa).
Aplikazioak
Ekoizpen-ahalmen handia izateko aukera ematen duten instalazioak dituenez, erreferentziazko hornitzailetzat hartzen da produktuak aplikatzen sektore guztietan (siderurgia, eraikuntza, ingurumena eta nekazaritza).
Erantzukizun korporatiboa
CALERA DE ALZO S.A.k punta-puntako teknologiako instalazioak izateaz aparte,bezeroen eskaerari erantzuteko gaitasun handia du. Bere izaera berritzaileari eta ingurumenarekiko konpromisoari esker, CALCINORen erreferentziazko enpresa bihurtu da ekoizpen-eredu energetiko eta jasangarri berriak ezartzen.
CALERA DE ALZO enpresak duen kalitate handiko meatze-baliabideari esker, ibilbide luzea du goi-mailako enpresa gisa agregakinen, kareen eta deribatuen fabrikazioan.
Gurekin harremanetan jar zaitezke edozein argibide eskatu ahal izateko.
CALERA DE ALZO S.L.
Plaza Egileor 10120268 Altzo (Gipuzkoa).
GPS: 43.087476, -2.0674045
Tel: +34 943 653 243
Email: caleradealzo@calcinor.com
FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK
AGREGAKIN NATURALA
KALTZIO HIDROXIDOA
KALTZIO KARBONATOA
KALTZIO OXIDOA