Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) karga mineral gisa erabiltzen da eta plastikoaren erresistentzia mekanikoa hobetzen du.
Kaltzio oxido mikronizatua, plastiko sektorean, lehortzaile gisa erabiltzen da.
Azken bi mendeotan, molekula berrietako eta polimerizazio-sistemetako I+G etengabeak karbonoaren kimikan oinarritutako material-mota hau hedatzen lagundu du. Plastikoetan milaka mota, propietate eta prestazio daude eta gaur egun aplikazio-kopuru itzela dute. Esan daiteke ezinbestekoak bihurtu direla gizarte garatuetako eguneroko bizitzan.
CALINTEC®
Kaltzio oxido mikronizatu ultra fina lehortzaile gisa erabiltzen da hainbat era eta motatako grantzen ekoizpenean. Bere konposaketa hautatuari eta granulometria bereziari esker erraz barreiatzen da, eta horrek plastikoa lortzeko lehengaien nahasketa-prozesuan behar den lehortasuna lortzea ahalbidetzen du.
CALPREC®
CALPREC® produktuak filler funtzionalen modura laguntzen du plastiko zurrun ezberdinen, bereziki PVCren, propietate mekanikoak eta itxura hobetzen (zuritasuna, distira, akabera). CALPREC® erabiliz prozesatuan zehar beste gehigarri batzuen kontsumoa gutxitu nahi da, besteak beste, sakabanatzaileena, inpaktu eta erreologia aldatzaileena.