BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Karearen eginkizunak uren tratamenduan

Karea –bere formatu guztietan, kare bizia eta kare hila– eta dolomia kaltzinatua dira kontsumorako uraren, hondakin-uren eta lohien tratamenduan kosturik txikiena duten eta eraginkorrenak dira produktu alkalinoak. Hain zuzen ere, ekoizten den kare gehiena pertsonok kontsumitzen dugun eta industriek erabiltzen duten uraren kalitatea hobetzeko erabiltzen da. Zentzu horretan, kareak ura biguntzea, araztea, urari uhertasuna kentzea, azidotasuna neutralizatzea, zikinkeriak kentzea eta abar ahalbidetzen du.

Xehatuz joango garen abantaila guztiengatik, Edateko Uren Araztegietan kaltzio oxidoa (CaO) eta kaltzio hidroxidoa(Ca(OH)2) erabiltzen diraDOLOMIA HIDROXIDOA ere erabiltzen da tratamendu-planta batzuetan, adibidez, urari silizea kentzeko; hala ere kare bizia eta kare hila baino askoz gutxiago erabiltzen da. Metodo hori da ohikoena, dolomiaren magnesioak jarduten baitu eragile erreaktibo nagusi gisa silizea kentzeko prozesuan.

Karearen erabilerari esker, ura tratatzeko planta horietan uraren zaporea, usaina eta kolorea murriztea lortzen da, besteak beste, materia esekiak kentzen direlako eta, beraz, baita uraren uhertasuna ere. Gainera, uraren manganesoa, fluoruroak eta taninoak kentzen dira, baita lehen aipatutako silizea ere.

Era horretako aplikazioetan, desinfekzioa da alderdirik garrantzitsuenetako bat; izan ere, urari karea gehituta 10.5 eta 11.00 arteko pH bat lortu eta mantendu arte 24 eta 72 ordu artean, birusak eta bakteriak murritz daitezke, bai eta disolbatutako metal astun gehienak desegin ere.

Era berean, kare-esnea erabilita, uraren pHa doitu daiteke, ondoren edateko ur bihurtzeko tratamenduetarako optimoa izan dadin.

Ur bigunak eta ur gogorrak

Kontsumorako uren tratamenduarekin jarraituz, kareak beste abantaila nabarmen bat eskaintzen du; izan ere, uraren kalitatea aldatzeko aukera ematen du, bai ur bigunegiak bermineralizatuz edo, aitzitik, ur gogorregiak deskarbonatuz.

Lehenengo kasuak ur azidoetara garamatza, hau da, pH txikiko uretara. Ezaugarri geologikoengatik izan daiteke hori, baina baita gizakiaren eraginagatik ere. Era horretako ur bigunen kontsumoak izan ditzakeen ondorioak saihesteko, beharrezkoa da kare-karbono oreka doitzea, hau da, pHa kontrolatzea aldi bereko biguntzearekin.

Bestalde, behar duguna uraren gogortasuna murriztea bada, deskarbonatzeko prozesua erabiliko dugu, kaltzio karbonatoko hauspeakinak eta inkrustazioak saihestuz. Aplikazio horretarako kaltzio oxidoa (CaO) eta kaltzio hidroxidoa (Ca(OH)2) erabiltzen dira dosifikatutako produktu kimiko eseki (kare-esnea) edo disolbatu (kare-ura) gisa; kaltzioa kaltzio karbonato eta magnesioa hidroxido gisa hauspeatzea eragiten dute, disolbatutako kaltzio katioien eta magnesioaren kontzentrazioa murriztea lortuz.

Hondakin-urak

Kontsumorako uren tratamendurako egiten den karearen erabileraz soilik hitz egin dugu orain arte, baina hainbat aplikazio ditu hondakin-uretan ere.

Industriako hondakin-ur inorganikoen tratamendu kimiko konbentzionalen kasuan, hainbat abantaila eskaintzen ditu kareak: pHa kontrolatzen du, hondakin-ur azidoa neutralizatu, kutsatzaile organiko oxidagarrien kontzentrazioa murriztu, argitu, disolbatutako kutsatzaileak hauspeatu eta partikula koloidalak malutatzen eta koagulatzen ditu.

Orain dela 100 urte baino gehiago hasi zen hedatzen karearen erabilera hondakin-uren araztegietan lohi organikoen tratamendurako. Hondakin-uren Araztegietan gehien erabiltzen den kare-produktua kaltzio hidroxidoa da (Ca(OH)2), % 90etik gorako purutasuna duena.

Araztegi horietan egiten den karearen aplikazioak abantaila ugari eskaintzen ditu, bai uretan (metal toxikoak hauspeatzen ditu eta solido esekiak murrizten), bai lohietan (era guztietako lohiak moldatzen ditu, lohia egonkortzen du hura kutsatu gabe, usain txarrak kentzen ditu eta agente patogenoak suntsitzen ditu, higienizatuz).

Horrenbestekoak dira abantailak ezen lohien kare bidezko tratamendua EPA (Enviromental Protection Agency) agentziak berak berariaz agintzen baitu Amerikako Estatu Batuetako hondakin-uren araztegietarako. Europan lohien tratamendua arautzen duen hainbat dekretu dago, eta “Good practices in sludge treatment” eskuliburuan karea eta kaltzio hidroxidoa jasotzen dira lohien tratamendurako eta higienizaziorako produktu egoki gisa.

PARTEKATU:   

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter