Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.
Home / berriak / korporatiboak / Turkana – Nariokotoméko artisau-erako lantegia prest dago handitzeko
Turkana – Nariokotoméko artisau-erako lantegia prest dago handitzeko
2015. urteaz geroztik, Keniako Turkana konderriko egitasmo humanitariobatekin kolaboratzen du Calcinorrek; San Paulo Apostoluaren eta Elizaren Ama Mariaren Misiolarien Komunitateak (MCSPA) zuzentzen du proiektu hori, eta Emalaikat Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntza ere badute. Eskualdearen auto-garapena bultzatzea lortu nahi da; 5.000 km2 eta 45.000 biztanle ditu eskualde horrek.
Aurrez Calcinorren webguneko beste albiste batzuetan azaldu dugun bezala, helburua da ekoizpen propioko kare bizian eta igeltsuan oinarritutako material jasangarriak ekoiztea, artisau-eran. Lehenengo faseak gainditu ondoren, eragin-erradioa handitu du instalazioak, eta zonako eskariak eta beharrek gaindi egin dute instalazioaren ekoizpen-gaitasuna. Eskaria handitu izanak eta proiektua tokiko garapenari eta aukerak sortzeari dagokionez lortzen ari den emaitzek Nariokotomeko ekoizpen-gaitasuna handitzen jarraitzeko bide ematen dute.
2015ean kare-ekoizpena arrakastaz lortu zenetik, egiaztatu ahal izan da jarduera hori jasangarria dela, zonako baliabideak eta lan-eskua bakarrik erabiltzen baitu, eraikuntzako beste material batzuek baino CO2 emisio txikiagoak sortzen baititu eta karearen eta igeltsuaren ekoizpen-zikloak konbinatzen baititu; azken horrek, lehengai bien arteko sinbiosia lortzeko aukera eman du eta, ondorioz, morteroak birdeskubritu ahal izan dira, trabadilloa kasu, eta batez ere eraikuntzara bideratutako beste produktu batzuk egin.
Ekoizpen-gaitasuna handitu, prozesuak hobetu eta instalazioak egokitu ahal izateko beharrezko inbertsioen zenbatespena egin da. Ekintza horiek eremu hartan garapenarekin jarraitzea ahalbideratuko dute, zona behartsuetako biztanleei lagunduz. Zuen laguntza eskaini nahi baduzue, kontsulta ezazue estekahonetan ematen den informazioa; proiektuaren xehetasunak azaltzen dira gune horretan.
Calcinorrek artisau-erako lantegi horrekin kolaboratzen jarraituko du. Oso atsegingarria eta aberasgarria izaten ari da egitasmoa finkatzen eta sendotzen nola ari den ikustea eta horretan parte hartzea.