Sumendi errautsak eta karea, jasangarritasun konbinazio historikoa.
Natura-gertakari ugari bizi izan ditu gizakiak historian zehar, eta gauza bera esan daiteke kareari buruz. Klima-aldaketa geldiaraztearen garrantzia eta beharra inoiz baino handiagoa den garai hauetan, erreferentzia-iturri interesgarria da natura-baliabideak erabiltzeko modu jasangarriak bilatzeko iraganera begiratzea.
Horrela, Marco Vitruvio erromatar arkitektoak (K.a. I. mendea), arkitekturari eta eraikuntzako materialei buruz dagoen tratatu zaharrenaren egileak, kareaz, hondarraz, errautsez eta hondakinak aprobetxatzeaz hitz egiten digu, besteak beste. Konbinazio magikoa, gizateriak garapen arkitektoniko paregabe batez goza zezan ahalbideratu zuena; horren adibide dira gaur egun arte iritsi zaizkigun erromatar eraikuntzak. Errenazimentuko arkitekturak erromatarraren urratsei jarraituko zien; garai hartako artistak, Leonardo da Vinci eta Miguel Angel, esaterako, erromatarrek deskubritutakotik elikatu ziren.
Erabiltzen ziren produktu aglomeratzaileen artean, bazeuden karea funtsezko elementu zuten bi. Alde batetik, “Opus Signinum” deritzona, kare, hondar eta zeramikazko zatiz osatutako mortero hidraulikoa, iragazgaizteko ezaugarriak zituena eta, batez ere, zoladuratan erabiltzen zena; eta “Opus caementicium” edo erromatar hormigoia, sumendi-hondarrez (puzolarri) eta agregakindun karez (harkoskoak, legarra, adreilu edo teila zatiak, etab.) osatutako nahasketa, urarekin gogortzerakoan aparteko erresistentzia hartzen zuena.
Argazkia: Opus caementicium ikusten da, Via Appiako erromatar hilobi batean.
Produktu biek erakusten dute inguruko natura-baliabideen (karea, sumendi-errautsak) eta haien aprobetxamendurako baztertutako zeramika-materialen (teilak, adreiluak…) hondakinen erabilera adimentsu eta jasangarri bat.
Ikaskuntza historikoak, Calcinorrek dituen kare-produktuak birformulatu eta birdiseinatzerakoan gaur egun ere baliagarriak direnak; izan ere, Calcinorrek jasangarritasunaren eta eko-diseinatutako produktuen aldeko apustu argia egiten du eta, gaur egun, hondakinen eta azpiproduktuen aprobetxamenduaren gaia jorratzen ari da, ingurumenari dagokionez formulazio jasangarriagoak eginez.