BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Meategien kudeaketan bikaintasuna bilatzen – Meatzaritzari buruzko Calcinorren tailerrak

Calcinor, karbonato kaltzinatuaren ekoizpenean meatzaritzako Espainiako enpresa liderra den aldetik, aditua da meategien ustiakuntzan eta kudeaketan. 50eko hamarraldiaz geroztik ari da esparru horretan lanean; Fidel Azcabide izenarekin hasi zen Legorretan (Gipuzkoa), purutasun handiko kare kaltzinagarriaren lehenengo meategia ustiatzen eta, gaur egun, Espainia osoan, Europa erdialdean eta Afrikan barreiatuta dauden 21 meategi ustiatzen ditu –kare– zein dolomia-meategiak–.

Meatzaritzako baliabideen jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko duen konpromiso-maila handiari esker, baliabideon kudeaketan duen bikaintasunagatik nabarmentzen da Calcinor.

Calcinorren meatzaritzako kudeaketaren gakoak

Berriki, “Calcinorren mineralek hitz egingo balute” albistean, lehengaien kalitateak Calcinorrentzat duen garrantzia aipatzen genuen, eta nola horri esker, meatzaritzako prospekzio- eta erauzketa-lanak goi mailakoak diren.

Meatzaritzako kudeaketa horren gakoak dira puntako prospekzio-teknikak erabiltzea zein adituz osatutako lantaldea eta espezializatutako laborategia izatea, besteak beste.

Baina horrek guztiak bere emaitzak eman ditzan, benetan ezinbestekoa dena da beti abangoardian egotea, teknikoki zein ingurumenaren alorrean, dagokion araudia eta legeria betez eta, era horretan, meatzaritzako baliabideen ustiakuntza arduratsua eta kalitatezkoa bermatuz.

Geografikoki sakabanatuta dauden meategien sare bat izanik, eta horixe da Calcinorren kasua, garrantzitsua da informazioa bateratzea eta erauzketa-estrategiak lerrokatzea. Helburu horrekin, hainbat topaketa edo tailer egiten ari da Calcinor; saio horietan, harrobietako arduradunek eta zuzendari fakultatiboek beren esperientziak, ezagupenak eta informazioa partekatzen dituzte.

Ezagupenak bateratzea – Meatzaritzari buruzko Calcinorren laugarren tailerra

2011. urteaz geroztik, hiru urtean behin, bere meategietako arduradunen arteko topaketa bat antolatzen du Calcinorrek. Helburua argia da, esperientziak partekatzea, meatzaritzako ustiakuntzako jardunbide egokienak partekatzea eta lantaldeari ingurumenaren alorreko legeriaren eta konpromisoaren inguruko azkeneko berriak jakinaraztea.

Meatzaritza bezalako sektore batean, beharrezkoa da alderdi teknikoak eta lege-alderdiak etengabe eguneratzea, eta tailer horiekin lortu nahi dena da enpresarentzat funtsezkoak diren baliabide horien kudeaketaz arduratzen den Calcinorren lantaldea lerrokatzea, trebatzea eta informatzea.

Horrela, 2018ko urrian, Meatzaritzari buruzko laugarren tailerra egin da Calcinor taldeko Madrilgo Cal de Castilla S.A. (CALCASA) enpresan.

Hainbat gai jorratu dira aurrez egindako topaketetan, eta sektorerako funtsezkoak diren alderdiak aztertu izan dira, hala nola harrobietan azpi-kontratak erabiltzea, hondakinen kudeaketa erauzketa-enpresetan eta meategietan materialak aprobetxatzeko kudeaketa aurreratua.

Oraingo honetan, enpresako meatzaritzako profesionalen arteko topaketa honetan, Laneko Segurtasunaren alorrean sakondu da, bai eta Calcinorrek kudeatutako meategietan Ingurumenarekiko Konpromisoak betetzearekin eta meategiak lehengoratzearekin lotutako alderdiak ere.

Arrakasta handia izan zuen tailerrak, bertaratutakoen gogobetetasuna lortu zuen, eta hausnarketa garrantzitsuak egin ziren, etorkizunean egingo diren topaketei begira.

Azken batean, informaziorako, kontzientziaziorako eta etorkizunean jarduteko bideak partekatzeko barne-jardunaldiak, meatzaritzako baliabideen kudeaketan bikaintasuna eta hazkunde jasangarria helburu.

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter