BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Gipuzkoako Enpresen Lasterketan parte hartu genuen

Participantes de Calcinor en la Carrera de Empresas

2023ko maiatzaren 14aan jokatu zen El Diario Vascok, Donosti Eventosek eta ADEGIk antolatutako ENPRESEN LASTERKETAREN XIV. edizioa Donostian.

Enpresa bakoitzeko lau korrikalariz osatutako taldetan jokatzen da lasterketa, eta taldekideek elkarrekin hasi eta amaitu behar dute hirian zeharreko 8,5 kilometroko ibilbidea.

Calcinorrek lehenago ere parte hartu izan du ekimen honetan, baina ez aurtengoa adinako parte-hartzearekin, gure enpresako lau taldek parte hartu baitute edizio honetan, gizonezkoz osatutako hiruk eta talde misto batek.

Pozik amaitu zuten lasterketa gure 16 lankideek, eta adierazi zuten errepikatzeko asmoa dutela hurrengo deialdietan.

Carrera de Empresas Donostia

Keinu modura, gure eguneroko lanean erabiltzen ditugun osagaiak erakutsi zituzten haien elastikoetan: Karbonatoa, Dolomia, Karea eta Kaltzio Hidroxidoa, gure lankide korrikalarien maila bereko produktu bikainak.

Jarrai dezagun taldean lanean!

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

COMPARTIR:

Facebook
Twitter