BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Aefame elkarteak lehen urteurrena ospatu du.

Euskadiko Familia Enpresen Elkarteak (AEFAME) urtebete betetzen du, eta oso positiboa da lehenengo urte honen balantzea. Ondorio hori atera dute elkartearen lehen batzar orokorrean, eta datozen urteetarako helburu berriak ezarri dituzte.

Lehenengo helburua da hazten jarraitzea. Gaur egun, hiru euskal probintzietako 34 familia enpresak osatzen dute AEFAME (Arabako seik, Gipuzkoako hamarrek eta Bizkaiko 18k), baina 2016. urtea amaitzerako berrogeita hamar bazkide izatera iristea lortu nahi du.

AEFAME elkartearen datozen urteetarako beste erronketako bat da enpresen belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko neurriak hartzea. “Agora” da neurri horietako bat; tresna berri horrek balio izango du familia enpresetako etorkizuneko liderren artean esperientziak elkartrukatzeko foro gisa.

2015eko maiatzean elkartu zen Calcinor Euskadiko beste enpresa batzuekin, AEFAME sortzeko. Elkartea osatzen dugun enpresak sektore oso ezberdinetakoak gara, baina interes komunak dauzkagu eta horien inguruan lanean jardun dugu 12 hilabete hauetan zehar.

Elkarte horretako kide izateak, eszenatoki horien aurrean aurkitzen garenean eredugarri eta lagungarri diren esperientziak elkartrukatzeko aukera emateaz gain, aukera ematen digu gure gizartean enpresa mota horiek ezagutarazteko eta, era horretan, garapena eta enplegu sorkuntza sustatzen laguntzeko.

Zuzendaritza Batzordeko kide da Calcinor; gure ohorezko lehendakari Juan Jesus Santa Cruz da batzordekidea, honako hauekin batera: Jose Ramon Fernandez de Barrena (Uvesco), Aner Garmendia Urkizu (Ega Master), Maria Luisa Guibert Ucin (Algeposa), Francisco Riberas (Gestamp), Jorge Sendagorta Gomendio (Sener), Borja Vicinay (Vicinay) eta Javier Ormazabal (Velatia).

Familia Enpresaren Institutuaren (IEF) baitan dago AEFAME; Espainia osoko 17 elkartek osatzen dute IEF.

Hurrengo ekitaldia maiatz amaieran izango da Lisboan, eta familia enpresetako kide gazteei zuzenduta egongo da.

PARTEKATU:   

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter