BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

50 urte bete ditu Cales de Llierca enpresak

Urte berriarekin batera, erronka berriei eta 2019ak ekarriko dizkigunei energiaz aurre egiteko prestatzen ari gara CALCINOR taldean, baina baita gure enpresetako baten urteurrena ospatzeko ere: 50 urte betetzen baitira aurten CALES DE LLIERCA SA enpresak kaltzio-produktu naturalen ekoizpenari ekin ziola.

Ezagut dezagun bere historia eta, 50 urteren ondoren, bere enpresa-ibilbide bikaina eta espezializazio-maila handiko kaltzio-produktuen ekoizpenean duen lidergoa ospatzeko aukera eman diguten gakoak.

Enpresaren hasierak, tokiko kare-ekoizle gisa

CALES DE LLIERCA enpresaren jatorria ezagutzeko, 40ko hamarraldira jo behar dugu; Cales, Yesos y Cementos de Olot SA –CYCOSA– enpresa sortu zen garai hartzen, Girona probintziak zuen presazko material-beharrari erantzuteko.

Urteak pasa ahala, eta 60 hamarraldia iritsi zenean, aldatu egin ziren beharrak, eta modernoagoak eta dibertsifikatuagoak ziren sektorean sortutako enpresak. CYCOSAk bere jarduerari beste bulkada bat eman beharra zeukan, baita bere karearen kalitatea hobetu beharra ere; horregatik, 1969ko urtarrilaren 1ean, CALES DE LLIERCA SA enpresaren eraketan parte hartu zuen. Gironako Argelaguer udalerrian kokatu zuen bere ekoizpen-gunea.

Horrela sortu zen enpresa, eta kalitate handiko tokiko kare-ekoizpenean soilik jardun zuen hasieran, baina laster hedatu zuen bere aplikazio-eremua eraikuntzatik beste sektore batzuetara, hala nola larrugintzara eta paper-ekoizpenera.

Produktu bereizi baten aldeko apustua: Kaltzio Karbonato Geldoa

70eko hamarraldi hartan, eskualdean lehia handia zegoen karearen merkatuan; horregatik, etengabeko bilakaera eta negozio-aukera berritzaile berriak bilatzeko bere ahaleginean, Espainian ia batere ekoizlerik ez zuen produktu bereizi bat ekoizten hastearen aldeko apustua egin zuen CALES DE LLIERCA enpresak: Kaltzio Karbonato Geldoa (KKG).

Produktu hori ekoizten hasteko, beharrezkoak ziren ikerkuntzarako baliabide handiak, eta zaila zen horri erantzutea. Baina irmoa zen enpresaren asmoa, ahalegin handia egin zuen eta, zenbait akats egin eta, akatsok zuzentzearekin, ikaskuntza handia bereganatu ondoren, merkatu berriak irekitzeko prest zegoen kalitatezko produktu tekniko bat lortu zuen.

1978an saldu zuen lehen aldiz KKG CALES DE LLIERCA enpresak; paper-enpresa bati, hain zuzen ere. Produktu berria sortu berri zuen: CALPREC® gama.

Ondorengo hamarraldietan, karbonatatzeko eta lehortzeko sistema berrien aldeko apustua egin zuen eta, eta produktu hobetuak garatzen lagundu zion horrek, partikula-tamaina kontrolatudun (CALPREC PA) eta/edo estaliekin (CALPREC PR); horri guztiari esker, sektore berrietan sartzeko aukera eman zion, hala nola margoen sektorean, zigilatzaileenean, elikaduraren sektoreak, automobilgintzan

Merkatu eta produktu berrietaranzko bilakaera

XXI. mendeak aldaketa garrantzitsuak ekarri zizkion CALES DE LLIERCA SA enpresari.

Alde batetik, produktuen kalitatearen eta dibertsitatearen alde egindako apustu garbiaren bitartez, enpresak handitu egingo du nazioartean zuen presentziaEUROCHO enpresarekin bere kare-produktuak Frantziara esportatzeko sinatutako hitzarmenarekin. Halaber, bere KKG estaliak (CALPREC PR) arreta irabazi zuen nazioarte mailan, eta enpresa multinazionalek homologatu zuten.

Aurrerapen- eta hedapen-ibilbide horri esker, 2010eko otsailean, CALCINOR taldean sartu zen; horrela, enpresa-talde sendo baten barruan egoteak eskaintzen dituen sinergiak erabil ditzake.

Azkeneko urteotan, estaldurena, plastikoena eta margoena bezalako teknologikoa eta garrantzitsua den sektore bati gama zabal eta osoagoa eskaintzeko ahaleginean, EUROTALC eta EUROMINERALS enpresekin bat egin du CALES DE LLIERCA SA enpresak eta, era horretan, talko-produktuak eta eratorriak ere eskaintzen ditu.

Mende erdiko ibilbide arrakastatsua

Azken batean, produktuaren dibertsifikazioaren eta kalitatearen alde egindako apustuakare-produktuen ekoizle gisa gaur egun duen toki nabarmena lortzeko funtsezkoa izan dela argi uzten duen 50 urteko ibilbidea.

Horrela, prozesu integratua du gaur egun enpresak, eta hor sartzen dira lehengaiaren (kare-harria) hautaketa eta erauzketakaltzinazio-labeak eta karea prozesatzeko eta Kaltzio Karbonato Geldoa fabrikatzeko instalazioak. Azken emaitza da sektore anitzetan aplikazioak dituzten produktu-sorta zabala.

Durante 2019 celebraremos esta excelente trayectoria de CALES DE LLIERCA y trabajaremos por un futuro repleto de éxitos para la empresa.

¡A por otros 50 años más!

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter