BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Refractarios Kelsen SA enpresak laborategiko instalazio berriak estreinatu ditu

REFRACTARIOS KELSEN SA enpresaren laborategiko instalazio berriak

60ko hamarraldia sortu zen REFRACTARIOS KELSEN SA enpresa, eta 2001ean sartu zen CALCINOR familian. 50 urte baino gehiagoko esperientzia du Siderurgiaren sektorerako erregogorrak fabrikatzen; esperientzia horri esker, erreferentziazko enpresa da REFRACTARIOS KELSEN SA adreiluen eta masa dolomitikoen ekoizoenean.

Lidergo-posizio horrek kalitatezko maila handiko estandarrak eskatzen ditu, eta produktuaren garapenaren eta berrikuntzaren aldeko definitutako apustua. Horretarako, berriki estreinatu ditu REFRACTARIOS KELSEN SA enpresak abangoardiako laborategi berri baten instalazio produktiboak.

Material erregogorren ekoizpenaren kalitate-kontroleko entseguak egiteko beharrezko ekipamendua du laborategi berriak, eta siderurgia-industriaren goi-mailako errekerimenduei erantzungo dieten produktuen I+Gean espezializatutako adituz osatutako lantaldea du.

Lau kontinentetan saltzen ditu REFRACTARIOS KELSEN SA enpresak bere produktuak; ingurune lehiakor horretan, bizirauteko eta lidergo-posizioari eusteko funtsezko elementuak dira berrikuntza, kalitatea eta ingurumen-erregulazioak. Instalazio berri horiekin, material erregogorrek etorkizunean aurkituko dituzten aipatutako erronkei aurre egiteko posizio gailen batean kokatzen da enpresa.

 

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter