EUROFILLERS

Mineral funtzionalak edozein beharretarako

Historia

EuroFillers, 2016.urtean Schmid Industrieholding eta Calcinor artean sortutako enpresa da. Eurofillers holding-aren babespean dauden enpresak lau dira: Austriako euroMinerals eta Eslovakiako euroTalc, baita Calmit zentroeuroparra eta Espainiako Cales de Llierca ere. Horiek guztiak industria-mineralen ekoizleak dira, eta "eurominerals" markarekin industria-sektore askotan produktu-segmentu espezializatuetan parte hartzen dute.

Produktuak

Eurofillers espezialista da mineral industrialen garapenean eta ekoizpenean (Dolomia, Talkoa, Klinoptiolita – Zeolita, Titanio Dioxidoa, Kaltzio Karbonato Prezipitatua, Karea), eta Inbond, Incomp, Indolo, Intalc, Inzeo, Inpcc eta Inlime markekin merkaturatzen ditu.

Aplikazioak

Eurofillersen industria-mineralak hainbat industria-aplikaziotan erabiltzen dira, hala nola pinturetan eta tintetan, polimeroetan, itsasgarrietan eta zigilatzaileetan, farmazian eta paperean, eta horietan guztietan hobekuntzak bultzatzen dituzten produktuen azken propietateetan.

Erantzukizun korporatiboa

Eurofillers-eko pertsonalak arlo desberdinetan duten "know-how" -aren aplikazioa da enpresaren garapen-jardueren arrakastaren muina. Lehengaia ekoizten denetik azken produktura arte, kalitate, segurtasun eta ingurumen-eskakizunak betetzea dute helburu, prozesua beti optimizatuz eta emaitzak aztertuz.

Marka bat – lau enpresa bazkide – lehengaien iturri europarrak – kalitate handiko produktuak

Gurekin harremanetan jar zaitezke edozein argibide eskatu ahal izateko.

EuroFILLERS

Eurominerals GmbH
Calmit GmbH
Website: calmit.com
Cales de Llierca S.A.
Eurotalc s.r.o.
Website: eurotalc.sk

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK