ANDALUZA DE CALES

Tradizioa, purutasuna eta moldakortasuna.

Historia

Morón de la Fronteran (Sevilla) kokatuta dagoen "Cales y Derivados" enpresak 1969an ekin zion bere ibilbideari, bertako siderurgiarako kaltzio produktuak hornituz. Calcinor 1983an sartu zen enpresa horretan, eta gaur egungo Andaluza de Cales SA sozietatea eratu zen. Horri esker, lehendik zegoen kare-planta eguneratu eta modernizatu ahal izan zen. Hazkunde- eta dibertsifikazio-prozesu horretan, harrobi berriak eskuratzeak eta produktu berriak ekoizteak (adibidez, dolomia) Espainiako eta nazioarteko merkatuetan parte hartzera eraman dute enpresa.

Produktuak

Sevillan dauden bi lantokietan ekoizpen integraleko prozesua egiten da, harrobia ustiatzen denetik kareharria kaltzinatu eta ondoren hidratatzeraino. Produktu-sortan sartzen dira agregakinak, karea eta dolomia kaltzinatua, bai eta kare-hidroxidoa eta dolomia-hidroxidoa ere.

Aplikazioak

Lehengaiaren purutasunari, industrial-potentzialari eta giza faktoreari esker, bezeroen behar zorrotzenak bete ditzazketen kalitazteko produktuak hornitzeko ahalmena du, bertako zein nazioarteko merkatuetan. Honela, Andaluza de Cales S.A. (ANCASA) produktu kaltzinatuen fabrikazioan buru izatera iritsi da Andaluzian.

Erantzukizun korporatiboa

ANCASA enpresak bere produktuen kalitatearen, bere jardueraren jasangarritasunaren eta horrek bere ingurunean eta ingurumenean duen eraginaren alde egiten du, eta, horretarako, eragin hori murrizteko neurriak ezartzen ditu, bai lokalki, bai eskualdean.

ANCASAk ekoizpen integraleko prozesu bat egiten du: harrobiaren ustiapenetik hasiz, kareharriaren eta dolomitaren kaltzinazio eta hidratatze prozesurarte.

Gurekin harremanetan jar zaitezke edozein argibide eskatu ahal izateko.

ANDALUZA DE CALES S.A.

Ctra.Morón-Montellano, Km. 3
41530 Morón de la Frontera (Sevilla)
GPS: 37.097766, -5.481689

Tel: +34 95 485 11 12
Email: ancasa@calcinor.com

Cales
  • Deskargatu Andaluza de Cales-en enpresa kudeatzeko politika PDF esteka honetatik.

Sevillako probintzian dauden bi lantegietatik egiten da ekoizpen-prozesu osoa, hasi harrobia ustiatzetik eta kareharria kaltzinatu eta, ondoren, hidratatzera arte.

Lehengaiaren, hau da, kareharriaren eta dolomitaren, purutasunari, ahalmen industrialari eta giza baliabideei esker erregioko bezeroen eskakizun zorrotzenei erantzuteko behar besteko kalitatea lortzen du, eta, gainera, nazioarteko merkatuetan ere barneratzen da Cadiz, Algeciras eta Malagako portuen hurbiltasunaz baliatuz.

Produktu-sorta zabala eskaintzen du: agregakinak, karea eta dolomia kaltzinatua eta kaltzio nahiz dolomia hidroxidoa.

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK